Nehodí se? Vůbec nevadí! U nás můžete do 30 dní vrátit
S dárkovým poukazem nešlápnete vedle. Obdarovaný si za dárkový poukaz může vybrat cokoliv z naší nabídky.
30 dní na vrácení zboží
ARIAN A1.1 Lan-koadernoak, Ikaslearen liburuak bezala, sei unitate ditu, eta Ikaslearen liburuaren osagarria da. Lan-koadernoan, hizkuntzaren alderdi formala lantzen da, eta gramatika-azalpenak eta jarduerak ematen dira. Jardueretan, eguneroko bizitzako testuinguruak, egoerak eta gaiak islatzen dira. Azalpenak gaztelaniaz daude, erraz ulertzeko moduan. Lan-koadernoetako erantzunak eta transkripzioak ere aparte daude (koadernoaren osagarri moduan). Era berean, jarduera guztien erantzunak jasota azaltzen dira. Oro har, galdera itxiak proposatu dira, baina galdera irekiak dituzten jardueretan, kasu gehienetan, balizko erantzunak eman dira. Ahozko testuen transkripzioak ere bertan daude. Lan-koaderno honetan hamabi entzungai daude, guztiak A1.1 Entzungaien CDan (Ikaslearen liburuan) jasoak.