Nehodí se? Vůbec nevadí! U nás můžete do 30 dní vrátit
S dárkovým poukazem nešlápnete vedle. Obdarovaný si za dárkový poukaz může vybrat cokoliv z naší nabídky.
30 dní na vrácení zboží
Egiten duguna maitatzea da bizitzan lorpen handiak lortzeko sekretua, eta, horretarako, beharrezkoa da gure pasioa eta gure jenioa zein den jakitea. Izan ere, inor ez da ona gauza guztietan, baina denok gara jenialak zerbaitetan, denok daukagu paregabe egiten gaituen dohain berezi bat. Guregan berezia den hori deskubritu eta indartzea da liburu honen helburua. Izan ere, zure talentu guztia agertzeko eta munduari eskaintzeko, zein jenio mota zaren jakin behar duzu lehenik. Hau da, zure geniotipoa ezagutu behar duzu.
Hamar urte giza talentua ikertzen igaro ostean, hainbat arlotako adituekin lankidetzan, Tony Estruchek geniotipoen teoria iraultzailea aurkezten du, garapen pertsonalaren munduan aro berri bat dakarren autoezagutza tresna. Gure geniotipoa aurkitzeko, jaiotzatik ditugun gaitasunak identifikatu behar ditugu, eta liburu honek, hainbat adibide praktiko, anekdota eta galdera-sortarekin, hori lortzeko gako guztiak eskaintzen dizkigu. Horrela, gure gaitasunak ahalik eta gehien nola garatu ikasiko dugu, eta, maila pertsonalean zein profesionalean gure bizi-helburua arrakastaz lortzeaz gain, familiarteko, lagun eta adiskideak hobeto ulertzea ere lortuko dugu. Estilo apal, zuzen eta inspiratzailearekin, Tony Estruchek argitzen digu ez dugula ezer berezirik egin behar jenio bihurtzeko; garen hori deskubritu eta elikatu, besterik ez.
Ikas ezazu berezkoa duzun talentua deskubritzen,
eta bihur zaitez zure bertsiorik onena.
Ahoj! Jsem Libroamiko, tvůj knižní rádce.
Jak ti můžu pomoct?