Nehodí se? Vůbec nevadí! U nás můžete do 30 dní vrátit
S dárkovým poukazem nešlápnete vedle. Obdarovaný si za dárkový poukaz může vybrat cokoliv z naší nabídky.
30 dní na vrácení zboží
Giza Histologiako eskuliburu honek Odontologiako gradu berrietako ikasleak hartu ditu aintzat. Haren helburua da gaiari buruzko informazio oinarrizkoa argi eta labur aurkeztea. Irakasgairako denbora-tartea laburra izaten denez, eskuliburu honek langai hauek hartu ditu: giza gorputzeko oinarrizko ehunak (Histologia Orokorra), eta aho-barrunbeko ehun eta egiturak (Aho-hortzetako Histologia). Ez dira giza gorputzeko organo eta sistema guztiak landu (Histologia Berezia edo Organografia Mikroskopikoa), zeren, eskuarki, ez dira ikasketa-planetan sartzen edo, sartzen badira ere, astirik ez dago halakoak jorratzeko. Hala eta guztiz ere, nerbio-ehunei buruzko ikasgaian nerbioen eta nerbio-bukaeren antolamendu histologikoa deskribatzen da, Aho-hortzetako Histologia aztertzean inerbazioa aipatzen baita. Horregatik ere, zirkulazio-aparatuari buruzko ikasgai bat erantsi da, aho-barrunbeko ehunetan ageri diren odol-hodiak aski xeheki aztertzeko.