Nehodí se? Vůbec nevadí! U nás můžete do 30 dní vrátit
S dárkovým poukazem nešlápnete vedle. Obdarovaný si za dárkový poukaz může vybrat cokoliv z naší nabídky.
30 dní na vrácení zboží
Gorputz-adierazpena da gorputz-heziketako irakasleen artean pasio gehien sortzen duen eduki multzoa: batetik, beldurra, konfiantza eza, ikara, ezinikusia sortzen ditu eta, bestetik, poza, algara, lilura, miresgarritasuna. Irakasleak eduki multzo horrekiko duen iritziaren arabera modu batean edo bestean iritsiko da ikasleengana eta, hala, eduki horiek ekiditeko edo lantzeko gogoa sortuko da. Gorputz Heziketako irakasleen artean kirolak, jolasek eta jarduera kodifikatu eta egituratuek buruko min gutxiago sortzen dute; badakigu nola egin, zer egin, nola kudeatu taldea eta eginbeharra, baina gorputz-adierazpenean ez dakigu zer egin, nola sortu giroa, nola ekidin lotsa.