Nehodí se? Vůbec nevadí! U nás můžete do 30 dní vrátit
S dárkovým poukazem nešlápnete vedle. Obdarovaný si za dárkový poukaz může vybrat cokoliv z naší nabídky.
30 dní na vrácení zboží
Bere lan gehienak Vienan girotuta daude. Bertan mugitzen diren pertsonaiei atxikitzen zaie hiria. Are gehiago, idazlearen ahalegin errealista ikusten da, nolabait esateko, Viena bera bere istorioetako pertsonaia nagusi bihurtzen duelarik, halako moduz non hiriak beste pertsonaia guztiak bere baitan hartzen baititu. Schnitzlerrentzat, norbanakoaren analisi psikologikoa ezinezkoa litzateke pertsonaia jaio eta garatzen den gizartearen analisi soziologikoa egin gabe. Schnitzlerrek kontakizun laburrak idatzi zituen gehienbat. Dozena bat eleberri idatzi zituen, eta gehienak, laburrak. Hogeita hamarretik gora ipuin idatzi zituen, eta haien artean aukeratu dira edizio honetako 11 ipuinak.