Nehodí se? Vůbec nevadí! U nás můžete do 30 dní vrátit
S dárkovým poukazem nešlápnete vedle. Obdarovaný si za dárkový poukaz může vybrat cokoliv z naší nabídky.
30 dní na vrácení zboží
Neokontserbadurismoaren gorakada eta hainbat fundamentalismoren indarberritzea dira mende akabera honen ezaugarrietako batzuk. Bestalde, pentsaera posmodernoak uko egin bide die arrazoimenari nahiz aurrerapenari. Modernitatea salatu, auzitan jarri edota osoki arbuiatzen dute mutur-puntetako joera hauek. Egia ote da arrazoiaren amets ilustratua porrot burrunbatsua izan dela? Frankfurteko Eskolaren gurasoek ere -Horkheimer eta Adornok, alegia- kritikatu egin zuten Argien ekarpena, Ilustrazioaren dialektika agerian jarriz: argi eta ilunaz egina dago Ilustrazioa. Modernitatearen aurpegi argi-itzaltsu hori, hain berezkoa zaion “dialektika” berezi hori, aitortu arren, egin zaizkion kritika askoren bidezkotasuna onartu arren, Ilustrazioaren asmo eta helburuak oraindik zutik dirautelakoan daude Habermas eta azken frankfurtiarrak. Ilustrazioaren huts eta desbideraketa guztiak osoki arbuiaturik ere, haren behin betiko lorpen eta balore orokorrei eutsi egin beharko genieke guk ere.