Nehodí se? Vůbec nevadí! U nás můžete do 30 dní vrátit
S dárkovým poukazem nešlápnete vedle. Obdarovaný si za dárkový poukaz může vybrat cokoliv z naší nabídky.
30 dní na vrácení zboží
Mundu osoko medikuntzako ikasleek erronka handi bati heldu diote lanbide hau aukeratzean. Bide luzea eta zaila da, norbanakoarengandik esfortzu handia eskatzen duena. Baina jakina da ikasle euskaldunon bideak oztopo gehiago dituela, gure hizkuntzan eskuragarri dauden ikasmaterialen urritasunagatik. UPV/EHUko kirurgiako irakasleak oinarrizko kirurgia liburu baten beharraz ohartu gara. Alde batetik, ikasketa prozesua errazteko eta eskoletan sortutako zalantzak argitzeko, eta, bestetik, erabiltzen dugun hizkera medikoa zehazteko eta bateratzeko. Ondo zaindu dugu hizkera teknikoa; hala ere, idazteko era ahalik eta errazena aukeratu dugu, ulergarritasunaren mesederako. Ezinezkoa izan zaigu lehenengo atal honetan kirurgia orokor osoa lantzea. Bigarren atal batean emango zaio jarraipena hasi berri dugun bide honi.