Nehodí se? Vůbec nevadí! U nás můžete do 30 dní vrátit
S dárkovým poukazem nešlápnete vedle. Obdarovaný si za dárkový poukaz může vybrat cokoliv z naší nabídky.
30 dní na vrácení zboží
Galiziako argitaldariek urteko liburu onenaren saria eman zioten 2007an eskuartean duzun liburu honi. Irakurleen babesa ere ez zaio falta izan, gizarte fenomeno bilakatu baita Galizian: liburuko hainbat pasarterekin bideoak grabatu dituzte eta komikiak ere egin dituzte, baita irakaskuntzan erabiltzeko irakurketa-gidak ere. Umorez, fantasiaz, garraztasunez, hamaika ipuin labur idatzi ditu Sechu Sendek. Galizieraren egoera abiapuntu badute ere, euskal hiztunontzat biziki ezagunak diren egoerak zuzen eta zorrotz deskribatu dituzte. Izan ere, euskaldunok, hizkuntza kontuetan bederen, lepoa ekialdera bihurtzeko ohitura dugu baina, mendebaldera bihurtuz gero, zer ikusia eta zer ikasi ere badugula frogatzen digu liburu honek.