Nehodí se? Vůbec nevadí! Zboží můžete vrátit až do 30 dní
S dárkovým poukazem nešlápnete vedle. Obdarovaný si za dárkový poukaz může vybrat cokoliv z naší nabídky.
Až 30 dní na vrácení zboží
Kontakizun laburrak eta luzeak txandakatuz, beldurrak, damuak, ilusio zapuztuak landu ditu Ana Urkizak ipuin bilduma honetan. Bizikidetzaren gazi-gozoak, bikoteen bakardade konpartituak, gurasoen larritasunak, gaztaroaren ihes ebitaezina, esperantzen ihartze geldoaà horra narraziootan begirada zorrotz baina aldi berean amultsu batez landuriko gaietako batzuk. Iraganetik datoz mamuok sarri: noizbaiteko mutil-laguna ager liteke bat-batean, edo bikotekide izan zitekeen baina izatera iritsi ez zena; norberaren itxaropenak eta oroitzapenak ez datoz beti bat besteak dituenekinà Bizitzaren erdialdera iritsita, gaztetako ametsak errealitatearekin kontrastatu beharra dator, denboraren ispiluan begiratu beharra, dela seme-alaben imintzio aztoratuetan, dela aita-amen keinu nekatuetan.